viernes, 14 de octubre de 2011

Begira - Observando

Txoria hegan dijoa gela barnetik. Hegoak sendo sendo zabalduta ditu, libre sentitzen da zementuzko lau pareta haietan.

Urte asko daramatza pareta gris haiek ikusten, eguzkiaren argia leiho txiki baten bidez heltzen zaio, leihotik munduaren gora beherak ikusten ditu, beste askatasun baten grinaren erreflexua ikusten du, inoiz ez duen askatasun bat.

Goiza iritsi zaio egunari, txoriak ezin izan du lorik egin gau osoan zehar eta ametsen munduaren falta botatzen du. Eguzkia indartsu irteten da, txoriari begietan mina eginez, indarrez irekiko ditu hegoak berriz ere.

Begiak ondo zabaldutakoan, gela grisaren kanpokoa argitasuna eta koloreak gela barrura sartu dira, leihotik begiratzean, udaberri berria ikusten du, lore ugari esnatu dira, eguzkiaren distira oso indartsua dago eta lainoak kotoizko ohe goxo baten modukoak dira, kanpoko munduaren berdetasuna miresgarria iruditzen zaio txoriari, baina leihoa itxita dago, telebista baten moduan soilik ikus dezake mundu hori.

Bere indar guztiak harturik txoriak leihoa zabaltzen du, kanpoko airearen purutasuna barneko aire kargatua guztiz ezabatuz. Lehenengoz bere bizitza osoan, leihoa zabalik du.

Hegoak irekiz askatasuna arnasten du, milaka eta milaka usain sumatzen ditu, inoiz sentitu ez duen askatasuna izatera doa, baina hegoak altxatzean eta leihotik irtetzera doanean, hanka lotua duela ikusten du, bere askatasuna kristalezko askatasuna bezain hauskorra da. Ez du inolako askatasunik, lotuta dago, eta naiz eta oihu egin, ezin du bere burua askatu.

Goiza pasatutakoan, eguerdia etorri zen, eguzkia goi goian zegoen, eta naiz eta leihotik kanpo ezin joan, leihoaren izkinan eseri zen paisaia mirestera. Mundu izugarri eta eder hori inoiz ez apurtzearen desira zuen, beste txori edo animaliek beraien askatasuna gozatzeko eskubidea eduki zezaten beti.

Arratsaldea etortzean, eguzkia goibeltzen joan zen, txoriek kanta egiten zuten eta txoriak bere lagunak miresten zituen, beraiek askeak zirelako.

Pare bat ordu pasatutakoan, haietako txoritxo bat gure txoriarengana hurbildu zen, txoriak ez zuen inoiz ikusi horrelako txori politik, begiak distira egiten zien eta begietaz maitemindu zen. Bi txoriek besteari miresmen handia zien, eta biak maitemindu ziren. Hitzegiten eta hitzegiten jardun ondoren, zarata ikaragarri bat entzun zen urrunago, paisaia eta gela osoa dardarka egin zuten.

Mendi magaletan sua ikuz ahal zen, eta metalezko txoriak zerua ziztu bizian zeharkatzen ikusi zituen txoriak, txoritxo politak hegan egin izan behar zuen txoria bakarrik lagaz, metalezko txoriak paisai guztia suntsitzen hari ziren eta, mundu osoa erretzera zioazela zirudien, gure txoriak ezin zuen ezer ere ez egin, beldurra bere bihotz barnean sartu zen, sua toki guztietatik bere beldur berotsua zekarren eta txoriak ezin zuen ihes egin, gezurrezko askatasuna zuen eta.

Gau iluna etorri zen orduan, dena hauts bihurtuta zegoen, ez lorerik, ez animaliarik eta ez inolako txoriren kantarik. Txoria triste zegoen, agian inoiz ez zuelako bere txoritxoa berriz ikusiko. Dena suntsitua izan harren, gela grisa ez zuen inolako hauskortasunik eta ez zen apurtu. Txoriak ez zuen inolako itxaropenik bere bihotzean, nahiago zuen bizitzeari men egitea, horrelako bakartasunean egotea baino.

Negarrari hasiera ematera zihoanean, tximeleta bat ikusi zuen airean, tximeleta oso miresgarria, kolore biziz mugitzen zituen hegoak, eta kearen artean bere hegaldia elegantzia eta liraintasun handiz, txoriarengana habiatu zuen.

Txoriak itxaropen kutsu bat gorde zuen hau ikustean, agian beste txoriak bueltatuko ziren berriz, eta haiekin bere txoritxo maitea.

Dena galduta zegoenean, kea desagertzen hasi zen, eta gau iluna amaitzen hasi zen, eta egun berriaren hasiera lehenengo eguzki izpiak ikusi ahal ziren. Txoriak ez zekien zer egin, oraindik ez zuen askatasunik, eta bakartasuna gehiegizkoa zen.

Zergatik bizi izan zen hainbeste urtez gela hartan aske zela pentsatuz egia oso ezberdina izanik? Zergatik egia ezagututa, ez zuen gela hartan jarraitu nahi?

Eguzki izpiak indartsuegi jotzean, gizon bat agertu zen mailu batekin, gizonak ez zuen aurpegirik, txoriak ez zuen beldurrik, hiltzea agian benetako askatasuna lortzea izan zitekeen, baina bat-batean, gizon horrek ez zuen txoria hil, honi lotuta zeuden kateak apurtu zituen, txoriari askatasuna emanez, txoriak hegoak zabaldu zituen eta zerutik gora igo zen, ke guztiaren gainetik, zerua urdina zegoen, eta urrunean txori talde bat zetorren.

 
A.P.A.

No hay comentarios:

Publicar un comentario